Layo Raser Irun

2006ko udan Irungo Mosku auzoan sortu zen Layo Raser hirukote instrumentala. Errepertorio sendoa osatu ondoren Haciendoamigos tour bira martxan jarri zuten. Euskal Herrian barrena jotzen eta lagunak egiten aritu dira azken urte honetan. Bitartean, Berako MIK estudioetan disko bikoitza grabatu eta bideoklip bat egiteko denbora ere izan dute. Layo Raser-en estiloa deskribatzeko punk and roll progresiboa eta instrumentala aipatu dezakegu.