Amorrua Bilbo

Taldea 2000 urtean eratu zen. Sasoi hartan taldeak Soziedad Alkoholikaren lehenengo diskoetako soinuaren eragina zuen. 2002 urtean baina, Aitor gehitu zitzaien eta horren eraginez taldearen soinua oldarkorragoa bihurtu zen, trash kutsua hartu zuen, metal oldarkorra, Eraso! taldearen antzera.

Handik urtebetera Fito izeneko taldekide berriak gitarra hartu zuen. Dagoeneko Amorrua death melodikoan eta metal-core estiloan murgilduta dabil. Estilo aniztasun horri Fitok Machine Head taldearekiko erakusten duen grina gehitu behar zaio. Guzti horren ondorioz, bandaren doinuek potentzia gehiago hartzen dute, basatiagoak bilakatzen dira. Tarte horretan AiThorrek (baxua) taldea utzi zuen, Fitok lau sokak hartuz.

2007 urtean, berri onak taldearentzat: AiThor taldera itzuli zen eta Fitok berriro sei sokak berreskuratzen zituen. Azkenik, taldeak, erabat indarberriturik, maketa bat grabatzea lortu zuen. Orain, jotzeko irrikan daude. Hasteko Bilbo eta inguruetan arituko dira demo horretako kantuak aurkezten.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Alberto Garcia: bateria
Xabier Garcia: gitarra
Fito: gitarra eta ahotsak
AiThor Artabe: baxua
Sergio Moreno: ahots nagusia

HARREMANAK