Desydia Irun

Desydia 1997ko amaieran sortu zen. Angel (gitarra) eta Oskarrek (gitarra eta ahotsa) jarri zuten martxan proiektua. Geroago, Alex (bateria), Iñigo (baxua) eta Iban (ahotsa) batu zitzaizkien.

Hurrengo urteko ekainean lehen kontzertua eman zuten Zestoako gastetxean. Luze gabe, taldeak sei kanta grabatu zituen lehen maketan.

Azken urteetan taldeak hainbat aldaketa izan ditu bere formazioan. Iñigoren ordez, Ibanek ekiten dio baxua jotzeari eta beste Angel batek aurrekoa ordezten du. Bigarren maketa grabatu ostean, orain taldea zain dago berriro jotzen noiz hasiko.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Angel: gitarra
Oskar: gitarra eta ahotsa
Alex: bateria
Iñigo: baxua
Iban: ahotsa

HARREMANAK