Euri Ttanttak Amurrio

Euri Ttanttak taldea, Aiara eskualdean, Amurrioko herrian, orain dela bost bat urte sortu zen. Hasiera batean musika mota zehatza ez bazen ere, sentimendu handiko musika sortzen zuten. Abesti asko naturan oinarrituta daude, Haize hotzak, Erreka edo Baso iluna, besteak beste. Euskal Herrian zehar jotzeko aukera izan dute, horrela esperientzia hartuz eta aukerak ondo aprobetxatu behar direla ikasiz. Abesti gehienak instrumentalak dira, baina haien ustez ez dute letrarik behar, izan ere, oso erreza da jendeak entzun nahi duena esatea, baina zailagoa dena, eta benetan meritua daukana, jendeari, misikarekin besterik ez, nahi dugun sentimendua transmititzea.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Oskar Holgado: gitarra
Oskar Alonso: txirula eta wistelak. Ahotsa.
Isma: baxua
Iñaki: bateria
Urritz: gitarra akustikoa, perkusioa (bodram, djembe eta darbuka) eta alboka.
Urko: bibolina