PKU Pasai Antxo

PKU taldea 2003 urteko Pasai Antxoko Sanfermin jaietarako sortu zen, herriko lau lagun bildu ziren jaietan bertsio batzuk jo eta ondo pasatzeko asmoz. Esperientzia ona izan zen nahiz eta emanaldia oso kaskarra izan. Hortaz, hurrengo urterako hobeto prestatu zuten. 2004an emanaldia hobe joan zen eta beste herrietako jendea haiekin harremanetan jartzen hasi zen... gaur egun arte. Orain arte Lezo, Orereta, Pasaia, Oiartzun, Larratxo, Loiola, Idiazabal, Oñati, Aldaba, Legazpi, Abadiño...eta abarretan jotzeko aukera izan dute.

Hasierako lau lagunetatik, 2007an bik taldea uztea erabaki eta Usurbilgo aspaldiko adiskide bat gehitu zitzaien. Egun hirukote moduan dabiltza, nahiz eta abesteko orduan boluntarioen laguntza maiz izaten duten. Haien errepertorioa 80ko hamarkadako Euskadiko punk taldeetan oinarritzen da (Eskorbuto, Cicatriz, La Polla, RIP...), eta grabaketei dagokienez, aurten maxi-single bat grabatu dute, AntxoGhettarra, Razzinger Z, Experantza eta bi kantu ezkutuekin.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

JonMikel (gitarra eta ahots nagusia)
Iban (bateria)
Juanra (baxua eta koroak).

HARREMANAK