Maumousse Hondarribia

Bi urtez proiektu ez berdinetan ibili ondoren, Mau DJ eta VDJa bueltan dator bere egitasmo berriarekin Maumousse eta horrekin batera bere azken lana 46:03 . Bere lehen diskoa Sólo quiero ser tu amiga gutxienenko azterketa pasa eta gero, hondarribiarrak musika panoraman finkatu nahi du. Eta guzti hau era eraginkor batean, hurrengo musikariekin inguratu eta gero: Idoia (ahotsa), Nerea (baxua), David Martínez (gitarra), -Zura eta Imago 4...- eta Fortun (bateria), -Rayo Laser, Lazy Lizard, Küm...-.

Aurreko diskoan bezala, Dj Mauk hainbat musikariren kolaborazioak izan du: Carlos Noain (Pinbol), El Brujo (Bad Sound System, HR), Apala (Küm) eta Igor Obeso (Pinbol). Diskoa Berako Mik estudioetan nahastu eta masterizatuta da Aitor Garciaren laguntzarekin.

Psilocybe elkarteko partaide gogotsu honek bere bigarren diskoa plazaratu du. Merkatua asebetzen duten produktuetatik aldentzea lortzen duten doinuak dira. Sentimenduz beteriko oinarri elektronikoek eta konponketek puzzle bat osatzen dute, hainbat elementu fusionatzen dituen puzzlea: musika elektronikoaren abangoardismoa, gitarra akustikoak eta estilo ezberdinetako musikak.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Dj Mau (teklatua, ordenagailua et ahotsak)
Idoia (ahotsa)
Nerea (baxua)
David Martínez (gitarra)
Fortun (bateria)

HARREMANAK