Mamut Irun-Hondarribi

Mamut 2005ko udazkenean sortu zen Irungo Moskutik gertu, haritz hosto bat erortzearekin batera. Lokalean hirukote xelebrea: baxu jolea, gitarra jolea eta soinu elektronikoak sortzen dituen tresna jolea.

Abestiak izerdi eta odolez bustita joan ziren ekoizten, eta egunak joan eta egunak etorri, Mamut desagertzeari iseka eginez hazten joan zen.

Taldearen soinua, 80ko hamarkadako talde ilunekin oso lotuta ikusten dute taldekideek, Joy division, The Cure, Bauhaus... hauekin batera euskal taldeen artean Dut, Anari, Ama Say, eta abar, oso gustuko dituzte. Elektro-rock iluna egiten dutela esan daiteke.
Bateria jolerik gabeko taldeen desertuan barrena, Elektronika arloari gogor ematekotan 2006 eta 2007 artean zuzeneko batzuk jo zituzten. Diskoa grabatzeko proiektuarekin batera, bi abeslarik osatu dute egungo boskotea Ibai eta Jone.
2008ko urrian haien lehen lana plazaratu dute, gutxika zuzeneko emanaldietan zabaltzeko asmoarekin.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jone: ahotsa
Iñigo: sekuentziak
Ibai: ahotsa
Mikel: gitarra
Jon: baxua eta ahotsa

HARREMANAK