Altxamendu Tutera

Altxamendu 1998 urtean eratu zen. 2001 urtean, berriz, Bardeak izenburuko lehendabiziko maketa grabatu zuen Andoaingo Jomes estudioetan. 2002 urtean maketa argitaratu zuen eta makina bat kontzertu eskaini zuten Euskal Herrian, Katalunian eta Aragoin.

2003 urtean, baina, taldeak atsedena hartu zuen eta Isilik lehendabiziko diskoa izango zena prestatzeari ekin zion. Diskoa plazaratu eta zuzeneko piloa egin zuen kantu berriak aurkezteko asmoz. Laukoteak hamaika talderekin jo du, tartean, Berri Txarrak, Barricada, Su Ta Gar, S.A, La polla, Fragile, Kaotiko, Buitraker, Corazón de Sapo, Unclaim , Idi bihotz eta Inadaptats.

Handik gutxira, Itziar abeslariak taldea utzi zuen eta haren ordez Saioa sartu zen. Hala, egungo formazioa honako hauek osatzen dute: Sergio (ahotsa eta gitarra), Aitor (baxua eta koruak), Javi (bateria) eta Saioa(koruak).

2008 urteko irailean taldeak bere bigarren lana grabatu zuen, Animali Zoroa. Lan hori 2008ko azaroan plazaratu da eta banda kontzertuak eskaintzeko irrikan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Sergio: ahotsa eta gitarra
Aitor: baxua eta koruak
Javi: bateria
Itziar: koruak

HARREMANAK