The Cherry Boppers Bilbo

Jazz funk estiloa 2008 urtean? Guztiak musikari zuriak? Eta Bilbokoak? Horrelako soinu ikaragarriarekin? Bai, lagunok, horrela da. Jazz funk aratza, dantzatzeko musika!

2004 urtean eratu zen The Cherry Boppers eta handik bi urtera Dressin' the Puppet estreinako lana argitaratu zuen.

2007 urtean Bilbao Hiria lehiaketa irabazi zuten Santutxukoek eta urte berean Sly & The Family Stone funk talde mitikoarekin batera jo zuten Donostiako Jazzaldian.
Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Mihail Goldfingers (saxoa), Txefo K-Billy (bateria), Lando Stone (baxua), Xixo Yantani (gitarra) eta Ignatius Jhonny (hammond-a).
Aurten, berriz, Play it again! (Play It Loud Music) lana kaleratu dute. Soul, funk, groove, rap, rock, psikodelia, blaxpotation generoko zinea eta jazz osagaiekin egindako hamar kantu instrumental gerria astintzeko. Sex Museum taldeko Fernando Pardo eta Kaki Arkarazo (M-ak, Negu Gorriak...) arduratu dira lehergailu erritmikoaren soinuaz. Itzela!

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Mihail Goldfingers: saxoa
Txefo K-Billy: bateria
Lando Stone: baxua
Xixo Yantani: gitarra
Ignatius Jhonny: hammond-a

HARREMANAK