MAK Iparralde

Musika Armatu Komando Euskal Herriko rap aktibisten klanak munizio betea eginik, bere hip-hop CD berri bortitz eta errabiatua kaleratu du oraintsu. Suari darion kea-ren arrakastaren ondotik, ez da su etenik gai blindatuez osaturiko testu militanteentzat: globalizazioa, bakoitzaren kontraesanak, agintearekiko guduak eta adierazpenak. Borrokatzeko rap-disidenteek aliantza estrategikoak sortu eta erroldatu dituzte: Sorkun, Bad Sound System-eko Moro, QNB, Fat Fish, Jon Maia, Aire Ahizpak... azken hauekin eta Aldudarrak Bideo Elkartearekin, artilleri azkarrena ere plazaratu da Denok ala inor ez kantua, hip hop eta euskal musika eta dantzaz irudikatzen duen bideo klip batekin. Euskal influentziak nabarmen dira: Xenpelarrek XIX. mendean idatzi zituen bertsuen birmoldatzeaz gain, MAK taldeak Lurdes Iriondo eta haren lan artistikoa omentzen ditu Hitzak kantuaren bitartez.

Batailoiari dagokionez, berriz aurkitzen ditug DJ Alf eta Jon (ahotsa) kamikazeak Kanal Historikoaren bertsioan. Kanal Akustikoan, berriz, hip-hop estrukturari, infanteriako aitzindari batzuk jazz funk kolore bat ekartzen diote: Xabi Leon teklatuan, Martxelo Shlaflang baterian eta gitarra apalean Lo Gickel. Les artbalètes estudioa CDaren grafismoaz arduratu da, Boom/keur estudioko Iñaki Plaa grabaketaz eta Kameame Records-eko Pepe masterizatzeaz.

Hiru konpilaziotan esku hartu dute Liberez les , Action Direct-eko presoen sustenguz, Filip Aska, baita I.K.3 Iparraldeko taldeen bilduma bat. Azkenik, hona hemen taldearen klip bat.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jon: ahotsa
DJ Alf: skrach
Lo: baxu eta kontrabaxua
Martxelo: bateria
Xabi: teklatuak
Pop: teknika