Eorann Bilbo

Taldeak indie rocka, noise eta psikodeliatik eragindako soinuak atsegin ditu, euren musika nahasketa horretan oinarritzen delarik. Sonic Youth, My Bloody Valentine, Yo La Tengo edo PJ Harvey bezalako taldeak atsegin dituzte, beste hainbaten artean.

eorann Birkitek eta Gonzalok sortu zuten Bilbon, 2001. urtean. 2002an kontzerturik eman ez zuen hasierako laukote bat osatu zen eta entseguekin hasi. Gero taldea desegin zen 2003an Adrian Bilbao ezagutu zuten arte. Taldeko lehen bateria-jole ofiziala izango zenarekin batera lehen maketa grabatzeari ekin zioten.

2004an Sergio batu zitzaien eta hurrengo urtean euskaraz, ingeleraz eta gazteleraz osatutako 9 abestiko lana grabatu zuten Gasteizko Sonora Estudioetan, Iñaki Alonsoren laguntzaz. 2006an Adrianek taldea utzi eta egungo boskotea osatu zen, Roberto eta Irunerekin batera; orduantxe hasi zen eorann Bilboko zirkuitu independentean ezaguna izaten.

Lehiaketak, sariak:
2004 Finalistak Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketan.
2005 Talde gonbidatua Bilbo Hiriko Pop-Rock Lehiaketan. Bigarren lekua Sestaoko Talde Lehiaketan. Finalistak Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketan.
2006 Irabazleak Bilboko Elejabarri Gazteguneko Talde-lehiaketan.
2007 Urteko 3. demorik onena Mondosonoroko Zarata euskal edizioaren arabera.

Une honetan eorann taldeak beren hurrengo diskorako Autosatisfait izeneko demoa amaitu berri du. Ingeleraz abestutako proiektu berri honetan hasierako post musikatik aldendu eta rock, noise eta psikodeliarekin esperimentatu dute. Kontzertuetan aurreko euskarazko lanekin batera nahastu eta berezkoa duten "soinu hormari " eusten jarraitzen dute.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Birkite Alonso: ahotsa, gitarra
Gonzalo Caraballo: baxua
Sergio Hoyuelos: gitarra, ahotsa
Roberto Somavilla: bateria
Irune Unzueta: teklatuak

HARREMANAK