KRPNTRS Bilbo

KRPNTRS (irakurri karpenters edo entzuten den bezala) Bilboko gitarra eta bateria bikotea da. Bikoak zaratan oinarrituriko esperimentazioa atsegin du, noizbehinka minimalismora eta indie-rock melodietara gerturatzen den arren. Taldea Al (gitarra eta ahotsa) eta Barb-ek (bateria) osatzen dute, eta 2007ko martxoan eratu zuten egitasmo burrunbatsu hau. Harrezkerotik, bi CD eta beste bi CDEP argitaratu dituzte. Horrez gain, hainbat talderekin jo dute zuzenean, tartean, Billy Bao, Eten, Josetxo Grieta, Grupo De Presión eta DelHorror.

Diskografia:

- Karpenters´ #1(demo). 2006
- 2wei/Kut (CDEP). 2007
- SoThinRedLine (CDEP). 2007
- Enter (CD). 2008
- XO (CD). 2009
- #1 (CDEP). 2009 (laster)

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Álvaro Matilla: gitarra eta ahotsa; feedback, bateria eta hainbat osagarri.
Bárbara Lorenzo: bateria; gitarra eta ahotsa, biolina