MAHA Bilbo

Maha 2002 urtean eratu zen Bilbon eta eragin nagusiak musika beltza eta 60ko hamarkadako psikodelia ziren. Hastapeneko taldekideak hauexek ziren: Nerea Alberdi (biolina), Nadia Barkate (ahotsa), Daniel González (baxua), Kepa Elgoibar (bateria) y David Sánchez (ahotsa eta gitarra).

Taldeak hainbat kontzertu eskaini du, tartean, Bilboko jaietan eskainitako zenbait, eta Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan izandako bi parte-hartzeak (2005 eta 2007 urteetan). Izan ere, parte hartze horri esker Bordeleko Barbey aretoan jo zuten.

2006 urtean Kepak taldea utzi eta Paniks taldeko Patxi Lopezek hartu zuen bateria. Aldaketa horren ondorioz, taldearen soinuan sustraietara jotzen duten erritmo biziagoak suma daitezke, bestea beste, 50eko hamarkadako rhythm and blues-a eta swing-a.

Oraintsu A Gran Bilbao Tribute to The Velvet Underground & Nico izeneko bilduman esku hartu dute (disko horretan Bilbo Handiko zenbait taldek The Velvet Underground & Nico diskoa moldatu dute, tartean, Capsula edo Le Noise).

Martxoaren amaieran Maha-k lehendabiziko LPa argitaratuko du Dinero izenburupean. Diskoak azken sei urteetako ibilaldia biltzen du eta Perroteproduce haien estudioetan grabatu dute, tartean, hasierako balada psikodelikoak eta azken aldiko rhythm and blues bizkorrak entzun ahal izango dira. Bi Batean Diskak, Gasteizko diskoetxearen markarekin kaleratu dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Nerea Alberdi: biolina
Nadia Barkate: ahotsa
Daniel González: baxua
Patxi Lopez: bateria
David Sanchez: ahotsa eta gitarra