Rifter Iruñea

RIFTER taldea 2006ko apirilean sortu zen Iruñerrian. Taldea osatzen duten lau taldekideak, talde ezberdinetan egon arren, hauek utzi, eta musika gogorra jotzen hasi ziren; metala, rock doinuak uztartuz.

Taldea jolas bezala sortu zen eta gutxika gauzak egiten ari dira. Taldekideen gustu musikalak desberdinak izan arren, abesti guztiak lauen artean egiten dituzte eta ongi islatzen dute beraien abestietan beraien arteko desberdintasunak. Horrexegatik ez dute beraien musika estilo zuzen baten barruan dagoenik, denetarik egiten dute, hori bai; beti ere musika gogorra egiten. Musika kareta moduko bat baino ez da, azken batean egoera politiko-sozial ezberdinak salatzen saiatzen dira sortutako musikarekin bat eginez. Euskal Herrian zein mundu osoko egoera ezberdinak salatuz, beraien iritzia islatzen dute. Gai ezberdinak jorratuz: politiko, sozial, erlijioso, ekonomiko,...

2008ko martxoan grabatu dute maketa Ondarroako Santos Records estudioan La Betty Travan taldeako Lur eta Hodei Txun teknikari lanetan aritu zirelarik eta MusikHerriaren eskutik plazaratu dute.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Arkaitz Zudaire:gitarra eta ahotsa)
Manex Azkona: gitarra
Mikel Viguria: baxua
Asier Zudaire: bateria

HARREMANAK