The Hot Wok Gasteiz

Zartagina bero dago, eta prest mahaikide finenaren ahosabai musikalari atsegina emateko. Electro Funky eta Jazz Brass osagaiekin eginiko frijitu pikanteak tenperatura igoko du itzel.

Donostia eta Madrileko jazz jaialdietan instrumentu akustikoekin sonoritate berezi eta interesgarriak sor daitezkeela erakutsi eta gero, Gasteizko The Hot Wok taldeak bere estreinako lana argitaratu du.

Taldeak instrumentu tradizionalak (tuba, saxoa, tronboia eta bateria) jotzen ditu egungo teknologiaren laguntzarekin (wah-wah, delay...). Emaitza oso berezia da, batere ohikoa. Dantzatzeko eta gozatzeko.

Bandako musikariak makina bat egitasmotan aritutakoak dira, hala nola, Kepa Junkera, Musikene Big Band ,Ortophonk, Pirineos Jazz Orchestra edo Betagarri.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Raúl Romo: saxoa
Gonzalo Fdz. de Larrinoa: tronboia
Jon Ander Sanchez Rexach: tuba
Perico Ráez: bateria eta perkusioa

HARREMANAK