Erantzun Zarautz

Erantzun 1998an eratu zen Zarautzen. Hasierako formaziotik gaur egungora aldaketak izan diren arren 2005etik Arri, Murray, Saltxi eta Hodei ari dira taldearekin jo eta fuego. 2003an Burmuinak Astindu izeneko CDa kaleratu zuten Cooperaccion Rcds zigiluaren eskutik eta ondoren 2006an Askatasunagatik Borrokan Split EPa eta Y ahora no veo motivos para no ser como ellos split LPa; 2007an Bizitzea halabeharrez askatasuna erabiltzera behartua sentitzea da LPa; eta 2008 Hazia ernaltzen duen tanta LPa kaleratu dituzte zigilu ezberdinen elkarlanari esker.Hiru bira egin dituzte Europan zehar, eta Latinoamerikan bustour izeneko bira egin zuten bost estatutan barrena 2008 urtean. Horrez gain, iberiar penintsulan nahiz Euskal Herrian kontzertu dezente jo dituzte. Hardcorea oinarri hartuta musika muturrera¡no eramaten saiatzen dira abiadura eta amorrua nahastuz. Laster azken diskoaren CD edizio berezia aterako da Latinoamerikan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Arri: bateria
Murray: baxua
Saltxi: ahotsa
Hodei: gitarra