Thefreetangas Gasteiz

Taldea duela hamar urte eratu zen Gasteizen, baina egitasmoa erabat sendotu zen 2007an argitaratu zuen Are you free lana dela medio.

Oinarri erritmikoak, elektrikoak, zuzeneko indartsua, probokatzailea, sendoa, urratzailea. Estereotipoaren etsaiak, harro daude daukaten soinu berezi eta sailkaezinaz. Euren kontzertuak proposamen interesgarria dira tentsioak askatzeko.

Iazko urrian taldearen kontzertua jasotzen duen Live at Hell Dorado DVDa plazaratu zen.

Aurtengo irailean bigarren lana aurkeztuko dute, Persecution Film: bederatzi kantu biltzen ditu eta Hammond organoaren soinua eta energiaz beteriko oinarri erritmikoak nagusitzen dira.

"Gure musikak, guztiaren gainetik, ihes egiten du estereotipoetatik. Eragin ezberdinak dituzten estilo ezberdinekin esperimentatzen dugu, punk ingeles erradikalenetik talde erabat esperimentaletara. Gure errepertorioa guztiz instrumentala da, eta doinu motz eta irmoetan islatzen da, zeintzuk muturreko gogoak islatzen dituzten. Gure helburua jendea epel ez uztea da, nahiago dugu erreakzioa apatia baino".

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Javi Free: teklatuak
Miekl Free: bateria
Asier Free: baxua