Army-Arma Gernika-Lumo, Amorebieta eta Durango

Army-Arma Gernika-Lumo, Zornotza eta Durangoko musikariez osatutako taldea da. Musika mota oso ezberdinak jorratu dituzte Army-Armako partaideek (rock, funky, metal, jazz, pop, rap, eta abar...). 2006an bildu ziren proiektu honi itxura emateko asmoz, eta bi urtez buru-belarri konposatzen egon ziren. Beraien cocktail berezia funk-rock oinarria duen musika, pop-rock-funk norabideko gitarrak, DJ-ren scratch eroak eta guzti hau borobiltzeko Jabi abeslari rap zalearen aizkora, gaur egungo gizartearen ausnarketa sakonak banatzen.

Influentzia bezala Rage Against The Machine, Red Hot Chilli Peppers, Audioslave, Jane's Addiction, Urban Dance Squad, Faith No More, Public Enemy, Infectius Grooves, Living Colour, Beastie Boys, Suicidal Tendencies, Def Con Dos, O'Funk'illo edota Molotov taldeak aipatzen dituzte.

2008ko urtarrilean eman zuten taldearen lehen kontzertua Berrizko Aldapa Musika Lehiaketan eta beraien ezusterako garaile atera ziren. Txapelketa honen sari gisa, 2008 eta 2009 bitartean beraien lehenengo lana izango dena grabatu dute Lorentzo Recordsen, Patxi Goikoetxea perkusio jolearen kolaborazioarekin.

Honetaz gain 2008ko udan Rivas Maciamadrid-eko Pop-Rock '08 txapelketan ere finalean sailkatu ziren, baita DANBAKA '09 lehiaketako finalean eta Busturialde Rock-Pop '09 txapelketan. Gaur egun lanean jarraitzen dute jo eta ke lehen diskoa kaleratzeko eta taldearen izena zabaltzeko helburuarekin.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Javier Domarco: rap eta ahotsa
Jon Urriolabeitia: gitarra eta ahotsa
Aritz Mugartegi: gitarra
Juan Antonio "Jackie" Zorrilla: DJ eta ahotsa
Juanjo Gil: baxua eta ahotsa
Gorka Leon: bateria

HARREMANAK