Kasu! Iruñea

Kasu! Iruñeko musika taldea da. Rock, Hip-Hop eta musika estilo anitz lantzen dituena.

Talde hau 2003an sortu zen Na Tua Man eta Seihots bezalako taldeetan jardundako Eneko Napal (gitarra), R-Zetak taldean ibilitako Patxi Juaniz (bateria), Mikel Marin (gitarra) eta Sahats Alemanekin (ahotsa eta baxua) elkartu zirenean. Laster gehitu zitzaien Josu Berrade, baxua hartuz eta Sahatsek ahotsari ekin zion.

2007an Enekok taldea utzi zuen bizitza pertsonala zela eta. Taldeak fase berri bati ekin zion laukote bihurturik. Fase honetan grabatuak dira Iruindarrok (Iruñeko gazte peña-ren kanta, elektrotxarangako musikari zenbaitekin batera) eta Geografia (Joseba Sarrionandiaren olerki bat musikatuta) Elkarrekin (MusikHerria) diskorako.

2008. urteko Urrian Mikel atxilotu zuen espainiar poliziak Marlaska epailearen aginduz. Honenbestez prestatzen ari ziren diska berria geldiaraziz. Kartzeleratze honen ondorioz, Eneko taldera itzuli zen Mikelek ala eskatuta diskoa prestatzen jarraitzeko. Egoera horretan Lizar taldean sartu zen ere. 2009ko urtarrilean disko grabatzeari ekin zioten eta grabaketaren erdian bi albistek astindu zuten taldea berriz ere. Mikel fidantzapean irten zen kartzelatik eta bestetik Mak! taldearekin batera 2009ko Gazte Martxa-ko abestia egiteko eskaera jaso zuen taldeak. Honi ekiteko eta taldean zegoen egoera berria zela medio taldea abestiaren konposizioan eta grabazioan murgildu zen. Oraintsu 2 euren bigarren lana plazaratu dute MusikHerriak herri diskoetxearekin.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Sahats: ahotsa
Eneko: gitarra
Patxi: bateria
Mikel: gitarra
Iosu: baxua
Lizar: gitarra

HARREMANAK