El Gato Negro Bilbo

Rock and Roll

El Gato Negro talde berri eta gogotsua da. Bilbon sortu zen 2004ko maiatzean, Luis Solo bakarkako lanean hasita (Golfos de Bizkaia, Nadie 1995, eta Los Golfos, Me haces correr 2002, & Baraka Ataka, 2003). 2004an, Marcos Viña, David López Ikaria eta Asier López, Daviden anaia, Ingalaterratik etorrita, sartzen dira taldean. Beraiek emandako indarrak eta bermeak asko lagundu zioten Luisi taldea aurrera eramateko, berak, Los Golfos utzi ostean, ez baitzekien bere ideiak zelan islatu.

Horrela hasten dira entsaioak, eta La Caldera Musika Elkartearen CD-rako hiru abesti prestatzen hasten dira. Davidek taldea laga zuen eta 2005eko maiatzean taldean baxu-jole berri bat sartu zen: Cesar Torralba, Asalto taldearen partaide ohia.
Duela hilabete batzuk Asierrek taldea utzi zuen eta Rober Crespo, (Ke No Falte, Ayamá, Beer Mosh...) sartu da taldean.

Santo Grial asturiar diskoetxearen bidez, La Calderako diskoa Estatu osoan banatzen da bere musika eta taldekideen indarra. Lurralde askotako jarraitzaileei esker El Gato Negro (Egn) erreferentziazko talde bihurtzen da.

Taldearen asmoa ondo pasatzea eta musikaz gozatzea da. Erabiltzen dituzten musika estiloak, R'n'R, hegoaldeko Rocka eta R&B dira. Pixkanaka musika-lanak prestatzen eta kontzertuak ematen ibili dira toki askotatik. Bere demo estatu osotik aurkeztu eta gero, taldearen asmoa hurrengo urterako disko bat ateratzea da eta horretan dabiltza.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Luis Solo: ahotsa, gitarra eta koroak
Rober Crespo: gitarra elektrikoa eta koroak
Cesar Torralba: baxua
Marcos Viña: bateria eta koruak

HARREMANAK