Roni Baiona

Baionakoak gara (hendaiar galdu bat salbu), eta estilo nahasketa da Roniren biziera. Rock, Rap, Reggae sustraiak erreferentzia hartuta, beti ere, folk ukitu batekin borobiltzen da gure izaera.

Hizkuntzak ere nahasten ditugu, frantsesez, gaztelaniaz eta batez ere Iparraldean erdi gorderik bizi den euskaraz.

Amodio eta borrokazko kantak dira, esperantza eta etsipenezkoak...Geroa? ez da idatzia..."

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Hervé : gitarra eta ahots nagusia
Oier : gitarra eta koroak
Guy : baxua eta ahotsa
Jaime : bateria

HARREMANAK