Sortuz Agurain

Sortuz taldea 2005eko udan sortu zen Agurain (Araba) izeneko herrian. Hasieran bost kidez osatuta zegoen taldea baina azkenenan aldaketa batzuk egin ondoren lauko moduan geratzean oso gustura gelditu ginen: Itxaki (bateria), Asier (baxua eta ahotsa), Urko (kitarra) eta Unai (kitarra eta ahotsa). Taldea sortu eta urtebetera lehenengo kontzertua eman genuen Araiako gaztetxean, Txapelpuk eta Stupenda Jones-ekin.
Jendearen erantzuna ona zela ikustean animatu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan dugu. Orain dela gutxi beste kide bat gehitu zaigu taldera Jon (tronpeta) eta oso gustura gelditu gara emaitzarekin. Gure lehen lana 2008ko abuztuan (Sortuz) atera zen eta orain lana zuzenean defendatzen gabiltza.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Itxaki: bateria
Urko: Kitarra
Asier: Baxua eta Ahotsa
Unai: Kitarra eta Ahotsa
Jon: Tronpeta

HARREMANAK