Infest Baiona

Infest taldea 2003an sortu zen Lapurdiko zulo ilun batean, zehazkiago Baionan.
Lau kidek osatzen dute taldea: Pat bkbo (baxua), Bud (ahotsa), Flow (gitarra) eta (Sbeu bateria).
Musika aldetik grindcore egiten dute, nahiz eta bortizkeriak, amorruak eta gorrotoak hobe definituko luketen taldea.
Bi urtez lokaleko iluntasunean giltzapeturik egon ondoren, 2005ean lau pizti horiek Infest lau kantuko maketa kaleratu zuten. Underground hedabideen aldetik kritika onak jaso zituen eta, 2006an, hiru kantuz osaturiko Deadsun/Huricane entertainement disko promoa atera zuten Petunkeibs diskoetxearekin.

2007an kaleratzen dute beraien lehen diskoa Feel the rage eta Season of mist-ekoak arduratzen dira banaketaz Europan barrena. Infest-ek kontzertu ugari eman ditu Frantzian (aipatzekoa Estrasburgon egin zen Soul Grinding festibalaren azken ediziokoa) Italian, eta noski, Euskal Herrian.

2008an, Infest-ek disko berri bat idatzi du. Urte bukaeran plazaratu zen Metal Age Prod eslovakiar diskoetxe undergroundarekin. Aurtengo ekainean, berriz, Moshroom lan luze berria kaleratu dute. Disko horrekin bira egin zuten Frantzia eta Europa ekialdean Trepan Dead bandarekin batera.

Orain, kontzertu batzuk dituzte egiteko, Genevako Brutal Grind Assault jaialdian, besteak beste, eta baita Palentzia hiri espainiarrean Brutologos festibalaren 7. edizioan ere. Azkenik, datorren split bat prestatzen ari dira.

 

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Bud: ahotsa
Flow: gitarra
Sbeu:bateria
Pat: baxua