Gora Gora Kids Andoain, Iruñea, Donostia eta Oñati

Gora Gora Kids 2008an sortu zen, Andoain, Iruñea, Donostia eta Oñatiko 4 lagun bildu zirenean. Gora Gora Kids-ek, garaje eta rock doinuak eskaintzen dizkigu Amateur records zigiluarekin argitaratu duen uaouh, miau & yeah! lehen diskoan.

Zortzi abestiz osatutako lan hau Andoaingo Astikrusti estudioan grabatu dute 2009ko udan Xabi Astigarragaren laguntzarekin. Bera arduratu da kantuen nahasketa eta masterizazioaz. Emaitza, disko bizi, bero eta dibertigarria da. Azkarra, diskoak 23 minutu irauten du. Guzti honek taldeak eszenatokian erakusten duen energia islatzen du eta bere zuzenekoak saio dantzagarrian bilakatzen dira. Gora Gora Kids "uaouh, miau & yeah!" lehen diskoa aurkezten arituko dira datozen hilabeteetan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Xabier Sagardia: gitarra, ahotsa, koruak
Igor Astigarraga: gitarra, ahotsa, koruak
Koldo Almandoz: baxua, ahotsa, koruak
Arkaitz Villar: bateria, koruak

HARREMANAK