Caligula Irun

Chinese pop

Baxi gitarra eta abeslariaren hitzetan Caligula taldea honela eratu zen: "Aida eta biok kontzertuetan topo egiten genuenean erdi mozkorkeriatan beti esaten genuen noizbait elkartu behar ginela talde punk futurista bat egiteko. Azkenean probatu genuen eta gustatu egin zitzaigun esperimentua. Hilabete gutxi batzuetara Nerea gitarrarekin eta beranduago Sandra baxuarekin hasi ziren lokaletik agertzen. Izenak, berriz, ez du garrantzi berezirik. Bat behar genuen eta eliminazioz azkenean Caligula aukeratu genuen".

Caligularen proposamenak erakusten duen nortasuna berezia da. Hala, askotariko kantak jorratzen dituzte, sonoritate ugari uztartu, gizonezko eta emakumezkoen ahotsak elkar lotu, eta guztia geruza primitibo, tribal batekin estaltzen dute. Hala, post-punk estiloko doinuak jorratzen dituzte 400 edo 500 gau kantuan, Gang Of Four, The Slits, edo Talking Heads banda arty-en antzera. Noise-rockaren eraginak ere antzeman daitezke Sonic Youth-ek eta haien ondorengoek egin ohi duten bezala, Lurrazpiko 303 aparkalekua horren erakusle, non ahotsak M-ak taldea gogorarazten duen.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Nerea: gitarra, sintea
Aida: bateria, ahotsa
Sandra: baxua, ahotsa
Baxi: gitarra, ahotsa