Cool circus Arrasate

Punk/Rock

Ekonekin azken kontzertua egin eta gero, 2003 urtean hain zuzen, Iñigo Bakero baxua eta Yagomoon gitarra jotzailea rock'n'rolla egiteko asmoz batu ziren. Hainbat formaziorekin probatu eta gero, 2007ko udan formazio egonkorra eratu zuten. Txarli Urretxutarra ahotsean, eta Jul eta Zuhaitz arrasatearrak bateria eta gitarran. Esperientzia handiko boskotea da, Ekon, Jukebox, Heriotza, Arcada Social, Spezial guest taldeetan izandako musikariak baitira. Berehala lau abestiko EPa kaleratu zuten, binilo formatuan. Donostiako Elkar estudioan grabatutakoa Jean Phocas teknikariaren laguntzarekin, izenburua Spend all you've got. Grabazioa jendeari helarazteko hainbat kontzertu egiten zuten Euskal Herrian eta Espainian, eta iraupen luzeko diskoa ateratzeko ordua iritsi zela ikusi zuten. 2009 urtean. -bitartean Ekon taldea berrelkartu zen-, abesti berriak egiteko prozesuarekin batera, Iñigo eta Yagomoon Ekon taldearekin hainbat kontzertu eskaini zuten Euskal Herrian barrena. 2010 urtea hasterakoan Ekoneko azkeneko kontzertua eskaini zuten eta Cool Circus-eko disko berria grabatzea erabaki zuten martxoan. Ordurako Zuhaitzek taldea utzi zuen eta testigua Josu Errasti eskoriatzarrak hartzen zuen. Eskarmentu handiko musikaria, Erras Eskoria-tza, Heriotza, Naun eta Captain Nemo taldeetan jardutako da. Diskoaren grabaketa, oraingoan ere Elkar estudioetan egiten dute Jean Phocas-ekin. Izenburua More Circus Than Ever. Diskoari, gainera, aurreko EPko lau kantuak gehitu dizkiote.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Txarli: ahotsa
Jul: bateria
Yagomoon: gitarra
Erras: gitarra
Iñigo: baxua

HARREMANAK