Madeleine Donostia

Rock

Madeleine taldea 4 bat urte daramatza entsaiatzen eta errealaren partiduak ikusten, baina 8 hilabete bakarrik jendaurrean izerditan. Post-rock musika instrumentala edo egiten dute, zerbait esatearren. 5 taldekide dira: Egibar (teklatua eta sintea), Jago (baxua), Gartxot (gitarra), Itzal (gitarra) eta Beni (Bateria).
Asmo eta helburu bakarra kontzertuak jo ahal izatea da, edonon, edonola, edozeinekin disfrutatuaz, eta musika edozein zirrikitutatik entzunaraziz.
Lehen lana 2009 urte bukaeran amaituriko Madeleine da, 6 kantuz osaturiko 36 minutuko ordu erdia. Myspace-ean entzungai daude abesti guztiak, eta diska osoa doan jaits daiteke bertatik.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Gartxot: gitarra
Itzal:gitarra
Beni:bateria
Egibar: teklatua, sintea
Jago:bajua

HARREMANAK