Larregi Lemoa- Igorre

Rock

Pasa den uztailean gure lehenengo maketa kaleratu genuen. Grabaketa ekainean burutu genuen Bilboko Koba estudioan Xanpe (Pi.LT) teknikariaren gidaritzapean. Diseinuaz aldiz, Unai Arana (The Uski's, Lain...) diseinatzaile gipuzkoarra arduratu da.

Melodiari garrantzi handia emanez, maketa honek rock kutsuko 6 abesti batzen ditu, izan ere, taldekideen eragin zabalen artean, Euskal Herriko zein kanpoko rock doinuak izango lirateke erreferente nagusia. EH Sukarratik Metallicara edo Musetik U2ra.

Lan hau borobiltzeko izan ditugun kolaborazioen artean azpimarratzekoak dira Janire Casero (ahotsa) eta Ander Larrinagaren ekarpenak Minutu bakar batez abestian.

Larregi taldearen inguruko informazio gehiago, biografia eta abestiak www.myspace.com/larregi entzungai.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Unai: ahotsa eta gitarra
Iñigo: baxua eta koruak
Joseba: gitarra, koruak eta pianoa
Jon: bateria