ARTEA

Gaur izango da ERTIBIL 40ren seigarren topaketa

Consonnik, Mikel Onandiak eta Maider Lopezek adituek gaur, otsailaren 9an, Rekalde Aretoan egingo den topaketan parte hartuko dute ERTIBILen 40 urteak ospatzeko.

Sasoi honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren aretoan hainbat artista belaunaldiren topaketak egiten ari dira, eta, horrez gain, lantokia izango da otsailaren erdialdera arte. Bertan, sortzen ari diren hamar artistak beren prozesu artistikoak in situ garatu ahal izango dituzte, eta horren emaitza aurkeztuko dute otsailaren 16an areto berean egingo den topaketa batean.

ERTIBIL 40k bere seigarren dinamika ospatuko du gaur, otsailak 9, Consonni, Mikel Onandia eta Maider Lópezen eskutik, bertaratzen diren pertsonek hitzaldi batean parte hartu ahal izango dute. Bertan, “kritikari eta arteari buruzko harremana jorratuko dute, hainbat komunikazio-kanaletan egiten diren argitalpenak azpimarratuko dira, non kritikariek eta teorikoek arteari buruzko iritziak ematen dituzten, eta topaketan argitalpen horiek artisten lanaren garapenean izan dezaketen eragina aztertuko da. Topaketa honen ondoren performance bat egingo da Pablo Marteren eskutik. Kritikaren gaia bera oinarri hartuta, Pablok irakurketa performatikoa egingo du, bisitariak Rekalde Aretoaren zirrikituetan murgilduta”.

Rekalde aretoa otsailaren erdialdera arte topagune bat izango da, eraikitzen ari diren kontakizun bat eskaintzen duen espazio bizia, ERTIBIL 40k ez ditu amaitutako lanak erakusten, baizik eta bisitariei pentsatzeko prozesuak sortzen ari diren leku batean murgiltzea eskaintzen die.

Topaketan horietan izan diren dinamizatzaileak Marion Cruza, Abigail Lazkoz, Elena Mendizabal, Oier Iruretagoiena, Txuspo Poyo, Jaime Cuenca, Zigor Barayazarra, Elena Aitzkoa, Ixone Sádaba, Miriam Isasi, Taxio Ardanaz, Irantzu Yaldebere, sraPolaroiska, Naia del Castillo, Gema Intxausti, MichelLe Lima, Irati Inoriza, Miren Arenzana, Héctor Rey, consonni, Mikel Onandia, Maider López eta Pablo Marte dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button