Jon & Sugramas Elgoibar

Blues Rock

Arima Beltza taldeko abeslari eta Uek taldeko bateria-jole izandako Jon Gurrutxagaren proiekturik berriena dugu Jon & Sugramas. Egitasmoari forma emateko aspaldiko lagunekin batu da Elgoibarko musikaria. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik Sugramas izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan.

Gurrutxagak baketak albo batera utzi ditu egitasmo honetan eta ahotsean zentratu da. Jon & Sugramas proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena du. Diskoan ingelesez abestutako sei abesti, euskaraz abestutako lau, eta minutu eta erdiko kantu instrumental eta minimalista aurki ditzakegu. Taldearen eragina 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hamarkada hasieran oinarritzen bada ere, garaikide entzuten du Elgoibar eta Azpetiako laukoteak.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Jon Gurrutxaga: ahotsa
Ekaitz Garmendia: gitarra
Ivan Hernández: bateria
Andoni Mujika: baxua

HARREMANAK