Akatz Bakio

Reggae

Bizkaiko kostaldeko Bakio herritik gertu dagoen irlatxotik hartzen du reggae talde honek bere izena. 1992 urtean eratu eta 1996 urtera bitartean Bakion entseatu zuen. Handik, Bilborako bidea hartu zuen. Harrezkeroztik, 250 kontzertutik gora egin dituzte, tartean, The Skatalites, Rico Rodriguez, Desmond Dekker, Leonard Dillon, eta New York Ska Jazz Ensemble talde tropikal garrantzitsuekin. Horrez gain, hamaika jaialditan ere parte hartu dute.

Orain arte hainbat disko grabatu dituzte: 12 Años de Éxitos (2004); Días Mejores (2006); Rudo Bilbao (2009); Rudo Bilbao Tour (DVD, 2010), eta A go go (2010).

Azken lan hori binilozko hamar hazbetekoan plazaratu da, eta honako bertsio hauek biltzen ditu: Loco (Crazy.Willie Nelson- Oliver Munilla- Akatz); Txiko Lollypop (My boy lollipop.Levy Morris-Ernest Ranglin-Akatz); La canción del Currelo (The Work song. Nat Adderley- Raphael-Akatz); Aguafiestas (Dance Crasher. Alton.A Ellis- Josu Santamaria-Akatz); No eres buena (You are no good.Ken Boothe- Oliver Munilla-Akatz); eta Ni la U Dub (Ken Boothe-R.Sanchez-Akatz).

Horietako hiru Kalesound atal honetan entzun daitezke.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Josu Santamaría – gitarra Iñigo Elexpuru - perkusioa&koruak Xabier Urrutikoetxea - bateria Unai Quecedo - ahotsa Aratz Diez - tronboia&koruak Joseba Negro - organoa&teklatuak Oliver Munilla - tronpeta&koruak Jorge Alvaro – baxua&koruak Oskar Redondo - saxoak Inés Pardo - ahotsa Roberto Sánchez – ahotsa&melodika

HARREMANAK