Shisha Pangma Bilbo

hard rock

Shisha Pangma 199 urtean eratu zen Bilbon. 2001ko ekainean euren lehendabiziko maketa grabatu zuten. Grabazio horrek zazpi kantu biltzen zituen.

Handik gutxira, Basauriko III. Maketa Lehiaketa irabazi zuten. Sari horri esker, beste sei kantu grabatu zituzten 2002an. Hurrengo bi urteak zuzenean jotzen igaro zituzten. 2006an abeslari berria etorri zen, Alberto Barañano, -aurrekoa, Miguel Moral Positiva taldearekin aritzen da-, eta hard rock doinu klasikoagoa jorratzen hasi ziren. Hala, 2007an estreinako lana plazaratu zuten: 43º 15’ 02’’. 2011n Orquidea izeneko bigarren lana plazaratuko dute. Rekalde auzoko koadrilak bere ohiko estiloa jorratzen jarraitzen du bigarren disko horretan, alegia, heavy metal klasikotik gertu dauden rock doinu gogorrak. Laster 40 urte beteko dituzten musikari hauek lokalean ondo pasatzea dute xede, baina batez ere, egiten dutenaz harro egotea.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Alberto Barañano: ahotsa
Manolo Vilabrille: baxua
Alberto Garcia: gitarra
Jose Miguel Vilabrille: gitarra
David Tobal: bateria