Vendetta Iruñea

ska-rock

Vendetta talde nafarraren hazia 2008an sortu zen, eta azken ukituak 2009an eman zizkioten. Javier Etxeberria eta Luisillo Kalandraka musikariei Enriko Rubiños, Ruben Anton eta Pello Reparaz batu zitzaizkien. Kide guztiek musika eskarmentu luzea eta oparoa izan dute euren aurreko taldeekin ere (Mala Fama, Huracanes, Kaleginez, Drindots, Burni, Skalariak…). Vendetta taldea lehen lanaren atzetik zihoan eta etxean lo-fi ereduarekin grabatutako bi abestik erantzun eta harrera ikusgarria piztu zuten.

Taldeak 2009a erabili zuen estreinako lan luzea estudioan grabatzeko eta Vendetta (Gor, 2009) izeneko diskoa kaleratu zuten. Bandak maila paregabean defendatu zuen diskoa euren lehen eta baita 2010eko biran ere. Taldearen urratsak eta zuzenekoak arreta handiz segitu ditu jende askok, Euskal Herrian ez ezik baita estatuko zein atzerriko herrietan ere. Gero eta ezagunagoa egiten ari den taldea da eta bere indar handienarekin ahaleginduko da euren musika nazioartera ailega dadin. Horretarako prestatu da Puro Infierno Tour 2011 jarraitzaleak ase daitezen jarreradun musikarekin. Orain, gainera, bigarren diskoarekin datoz Puro infierno.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Javier Etxeberria: gitarra eta ahotsa

Pello Reparaz: tronboia eta ahotsa

Ruben Anton: tronpeta eta koruak

Enrikko Rubiños: bateria, perkusioa eta ahotsa

Luisillo Kalandra: baxua, kontrabaxua eta ahotsa

HARREMANAK