Mamba Beat Bilbo

Elektronika, rock, funk

Mamba Beat Bilbon jaio zen suge gorputzarekin eta elektronikaren pozoi erritmikoaren jabe da. Grabe obsesiboak, erritmo frenetikoak, sinte eroak, metalak sutan, ahots urratuak… dena errito ilunen zerbitzura, eta horietan gai asko jorratzeko premiarekin, hala nola, dantza, trantzea, gaua, psiko-bidaiak, instinto basatiak, eta erlijio berrien bilaketa. Orain arte 100 kontzertu inguru egin ditu eta bertara hurbiltzen den guztiari haginka egiten saiatzen da mamba hori.

Jaialdi garrantzitsuetan jo du: Bilboko Aste Nagusiko eszenatoki handian, Lanzaroteko Costa de Músicas-en, Granadako Fusibles Fest-en, Frantziako Dijon herriko Baskarade-n, Berlinen, eta abar, eta We Are Standard, LaPhaze, Le Peuple de l’herbe, Capsula, LaExcepción taldeekin jo dute, besteak beste. 2010eko udazkeneko biran The dance single berriarekin kolpea eman eta gero, 2011an THE EPa aurkeztuko dute,(The)Life single berriarekin bira luze bati hasiera emanez.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

IGR: bateria

MK:ahotsa, saxoa, sintetizadoreak

MG: baxua, programazioak,gitarra

NDK: sintetizadoreak, elektronika, perkusioa

TX: soinu ingeniaria

HARREMANAK