Harlax Lezo

Hasiera batean bi gitarristak elkartzen ziren elkarrekin jotzeko, eta pixkanaka taldea osatzeko ideia sortzen hasi zen. Formazioan zenbait aldaketa eman eta gero, duela urte eta erdi finkatu zen gaur egun osatzen duen boskotea.

Egin dituzten lanak:
-1998an: Harlax Maketa, 6 abestiekin
- 1999an: Lezorrotik At diskoa, Lezoko 8 taldeen abesti bilduma, euren bi abesti berriekin
- 2000an: Kontsumhiltzen diskoa 9 abestiekin
Lorpenak edo sariak:
- 1999ko Donostia Hiriko Pop-Rock Lehiaketan final-erditara iritsi ziren.
- 1999ko Baionako Gure Irratiak antolatutako Gazte Leiho txapelketan
ere lehenengo hamarren artean geratu ziren.
- 1999ko Euskadi Gaztea IX. Maketa Lehiaketan publikoaren bigarren saria jaso zuten.

Emaitza positibo hauen ondorio izan zen 2000 urtean IZ disketxeak eginikoa, disko bat grabatzeko proposamenarekin. Eta honela KontsumHILtzen izenburuko lehen diskoa kaleratu zen.
Orain arte 70 kontzertu baino gehiago eman dituzte eta bigarren disko bat osatzeko 11 abesti berriak egiten egon ziren.

Ez diren gauzak ere badira lanarekin Harlax taldeak urrats handia eman du. Metalaren zama bizkarrean dutela, melodiari eta leloei ez diete muzin egin; nu-metal zimurtsuari rapak ematen dion bizitasunarekin.
Harlax taldearen hirugarren diskoan Irribarre behartuak, abiadura eta intentsitatea rockari nahasturik daude. Gitarra indartsu eta distortsionatuek jan dute espazio guztia. Tinko eta oldarkor. Desiraz josirik eta fantasiaren pasioarekin gogor astintzen.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Martix: bateria
Urko: baxua
Julen: gitarra
Pirri: gitarra eta ahotsak
Maider: ahotsak

HARREMANAK