Siroka Bizkaia

Rock

Siroka musika taldea 2009ko udan sortu zen. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko asmoarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen. Taldekideak Maria (ahotsa), Gaizka (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) dira eta denak bestelako musika taldeetatik eratorriak dira, besteak beste, Apurka, Izate Faltsua, Feos Pero Majos edota Kloratita hurrenez hurren. Hala ere, bestelako lagun batzuk dituzte ondoan taldea osatzeko. Siroka-kideek musika estilo oso desberdinak jorratu egin dituzte beraien ibilbide musikalean, baina proiektu berri honetan rocka da oinarria. Hitz gutxitan, ahots melodikoa, erritmo dantzagarriak eta sinpletasuna. Euskal Herriko errealitatean kokatuak, bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia. Gaur egun, zuzeneko aurkezpen bira prestatzen dihardute buru-belarri.

Karosi, Siroka rock taldearen bigarren lan luzea da. Oraingo honetan disko-liburua ekarri digute. Tio Pete estudioan (Urduliz) grabatu zen 2011ko Martxoa-Apirila artea Karlos Zubiagaren eskutik eta Jabi Palaziosen produkziopean. Bederatzi ideia, bederatzi abesti eta bederatzi istorio batzen duen disko-liburua da. Bihotzetatik zintzilik abestia Garate estudioan grabatu zen Martxel Arkarazoren. Liburuko diseinatzailea Unai Bergara izan da eta ilustratzailea Ibon Sanchez.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Maria: ahotsa

Gaizka: baxua

Gorka: bateria

Ekaitz: gitarra

HARREMANAK