Solte Bilbo

Hardcore

Santutxu auzoko lagun batzuk elkartzerakoan, erditu zuten Solte izena daraman musika taldea. Hardcore-a oinarritzat badute ere, beste estilo batzuen pintzeladak aurki daitezke haien kantuetan. Makineria martxan jartzea ez zuten erraza izan, eta gora behera ezberdinak bizi izan dituzte taldea finkatu aurretik. Azkenik, orain dela urte bete gutxi gora behera, Oskarrek hartu zuen baxuaren kordak astintzeko ardura eta orduz geroztik talde sendoa lortu dute. Aritza baterian, Oskar “Txitxo” baxuan, Jon “Tolo” kitarran eta Haritz “Txipi” ahotsean izanik, kantuak prestatzen hasi ziren. Bigarren kitarrajolea ere badaukate, Aingeru, nahiz eta egun, Frantzian Fleuryko kartzelan espetxeraturik aurkitzen den. Hain zuzen ere, “22 ordu” kantuaren hitzak berak ziegan idatzitakoak dira.

Kontzertu ezberdinetan haien diskoagatik galdetu eta ezer grabaturik ez zutela erantzutean jendeak emandako animoak bultzatu zituen 12 kantu biltzen dituen diskoa grabatzera. Distantzia nahikoa! izenburua aukeratu zuten lehen disko honetarako, hori baitzen Soltek sortu zuen lehenengo kantuaren izenburua. Diskoa, 2011.eko Urtarrila eta Otsaila bitartean grabatu eta nahastu dute Zornotzako Idabamusik estudioetan Iñaki Jauregi teknikari lanetan izan dutelarik, MusikHerria herri diskoetxearekin kaleratutako lan honetan.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Aritza: bateria

Oskar Txitxo: baxua

Jon Tolo: gitarra eta koroak

Aingeru: gitarra

Haritz Txipi: ahotsa

HARREMANAK