La Fea Doris # Etxebarri

Rock and roll, Hard rock

La Fea Doris rock taldea 2006. urtean eratu zen Etxebarriko San Antonio auzoan. Bandak rock estilo zabalaren baitan dauden hainbat estilo jorratzen du: rock and roll doinu klasikotik, hard rockera, pop-bluesa ahaztu barik. Guztia, southern rock eta country kutsuarekin bustita.

2010. urtean maketa bat taxutzen hasi zen seikotea, eta irailean kaleratu zuten. Demo hori Barakaldoko Pop Rock lehiaketara aurkeztu zuten. Maketa horretako kantuei esker, finalera iritsi ziren eta publikoaren sari berezia jaso zuten, baita epaimahaiaren laugarrena ere.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ruben Bilbao (Pelu): ahotsa
Iñigo Obes: gitarra eta koruak
Iñaki Borne: bateria
Diego Pires: gitarra
Alvaro Rodrigo:saxoa eta koruak
Gorka Manero Broker: baxua

HARREMANAK