Xutik Lapurdi

Fusioa

Xutik taldea 2008an sortuko dute Lapurdiko hainbat gaztek Euskal Herriko kultura, festa, dantza eta jaia kontuan hartuta. Garbi esan daiteke Xutik taldeak zor diola Zpeiz Mukaki taldeari haren sortzea. 2006an bazen herriz herri Iparralde osoa zeharkatu zuen taldea; hots, Zpeiz Mukaki.

Xutik taldearen lehen lana Mukaki zpirit da. Paxkal Etxepare musikari eta teknikariak grabatu eta nahastu du Bardozen duen estudioan 2010eko maiatza eta iraila artean. Masterizazioa Bordeleko Globe Audio estudietan egin da 2011n. Grabaketa musika bezain jai girokoa izan da, barre eta algaran izan dira, besteak beste: Xabi Solano (ahotsa eta trikitia “Hartu” abestian), Sergio “Patxuko” (ahotsa “Hartu” abestian), Zigor Lampre “DZ” (programazioak eta skratxak “Galdua”, “Mustarda” eta “Hartu” abestietan), ETA Eñaut Elorrieta (ahotsa “Kateak ate” abestian). Taldearen diskoa erritmo anitzez dago beteta. Ska, reggae, rock, patxanga, balada, disko, rock gogorra, punka, world music.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Mizel Zamora: eskusoinua, tronpeta, tronboia

Sebastien Sedes: gitarra

Peio Iciaga: ahotsa

Ortzi Hegoas: bateria

Txomin Dhers: teklatuak

Amaiur Coscarat: baxua

Patxi Bidart: gaita, saxoa

Maitena Beheran: ahotsa

Pierre Balacey: gitarra