Kakahuete Errenteria-Lezo-Oiartzun

port-zerbait

 

Kakahuete taldea 2007an sortu zen NS/NC taldearen hondarretatik. Lehendik ere elkarrekin aritzen ziren musikariak gogo berriturik musika estilo berritzaileak jorratzeari ekin eta taldeari airea aldatzea erabaki zuten, izena barne. Pixkanaka kantak sortzen joan dira, inoiz ere kanpo presiorik onartu gabe, haien erritmoan. Oskar Moran gitarran, Oscar Manso beste gitarran, Luisma baterian eta Ander Fernandez baxuan, horiek ziren kakahuete.

2008an Axier Sarasola idazle eta poeta elkartu zitzaien mikrofonoari helduta, hark ematen die egun hitza giro musikalei. 2009an Dordoka da bidea maketa- diskoa grabatzea erabaki zuten, betiere haien apustua autoedizioa izan delarik. 2010ean aurkeztu eta han hemen kontzertuak eman dituzte. Egun musika sortzearen prozesuaren esperimentazioan ari dira, irudi eta istorioei musika batu nahian. Haien kontzertuak erabat bisualak direla esan genezake, eraldatzen diren melodiek, indarrez eramaten baikaituzte beste lekuetara VJ Rukularen zuzeneko irudiekin.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Silvia Guillen: ahotsa
Iñigo Andion: gitarra
Oskar Alonso: baxua
David Ramirez: gitarra
Ibai Goñi: bateria

HARREMANAK