Kalte Euskal Herria

Zaratamo, Basauri eta Usansolo

Kalte 2000 urtean sortu zen. Bi urte eta gero, Tortura izeneko maketa kaleratu zuten. Metal sendoa eta indartsua, ahots garbiekin batera. Oinarri potoloa baina melodiari beti garrantzia emanez. 2008an, eta formazioa zehaztu ondoren, Larrosik gabeko bidea plazaratu zuten, Baga Bigaren eskutik. Eboluzio nabarmen batekin, riff indartsuen jarraipena eta leku gehiago emanez melodiari.

2011. urtera iritsita, Kalte izeneko bigarren lana kaleratu dute. Eboluzioan pausu handi bat emanez, musikan zein ahotsetan. Grabazioa, TNT estudioetan egin dute, Cesar Rodriguezen eskutik eta prozesu luze baten ondoren bai konposizioan bai ekoizpenean. Kantuak oso zuzenak dira. Diskoaren ekoizpena egiterakoan beste formula b at erabili dute. Hala, elektronika zantzuak eta haize konponketak sartu dituzte. Horrela, disko dinamikoagoa erdietsiz. Grabazioan kantu arinenak, baladak eta tempo ertainak aurki daitezke.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Silvia Guillen: ahotsa
Iñigo Andion: gitarra
Oskar Alonso: baxua
David Ramirez: gitarra
Ibai Goñi: bateria

HARREMANAK