Kerasy Irurtzun

metal-rock

Kerasy 2009. Urtean Irurtzunen (Nafarroa) sorturiko euskal metal-rock taldea da. Dead Means Nothing, Antigua y Barbuda, Sök eta Xilum taldeetako hainbat kideek osatzen dute.

Funeral for a Friend, Paramore edo The Gathering bezalako taldeen eragina izanda,2009. urteko udan "Harriak apurtu" (Labatelkueyo Records) izeneko beren lehenengo diskoaren abestiak konposatzen hasi ziren. Iñaki Llarenak grabatu zuen lan hori 2011ko otsailean.

2011ko maiatzetik aurrera diskoa aurkezteko hamaika kontzertu egin dituzte eta taula gainera Berri Txarrak, Governors edo El Trono de Judas taldeekin igo dira, besteak beste.

Orain 2012. urtean Akatu taldearekin Euskal Herrian zehar egingo duten bira prestatzen ari dira.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Silvia Guillen: ahotsa
Iñigo Andion: gitarra
Oskar Alonso: baxua
David Ramirez: gitarra
Ibai Goñi: bateria

HARREMANAK