HI! Satelite Oiartzun

HI! Satelite talde Oiartzuarra lehen Ostikada taldea zenaren urratsetatik dator. Hemen taldekide ziren Txipi eta Txefo, hau desagertzearekin bat talde berri bati hasiera eman zioten, Hi! Satelite taldea sortzen delarik. Talde berria sortu eta aldaketa ugari egon dira gaur egunera arte. Gaur egun lau pertsonek osatzen dute taldea: Loko (ahots nagusia), Txipi (bateria eta ahotsak), Txefo (baxua eta ahotsak) eta Ander (gitarra).

Taldea sendo formatu dela bi urte pasatxo izango da eta denbora honen barruan hainbat kontzertu eskaini dituzte eta maketa bat ere grabatzeko aukera izan dute. Musika estiloa deskribatzeko garaian, funky eta rockaren artean mugitzen dira gehienbat, beste estiloei ere aukera ematen diotelarik.

Kontzertu franko eman eta maketa bi grabatu ere egin dituzte. Euskaraz abesten du boskoteak.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Joanes Iza: ahotsa
Juanluix Mitxelena: jazmana eta ahotsak
Txefo Rodrigez: baxua eta ahotsak
Ander Arozena: gitarra

HARREMANAK