Adarrots Ezkerraldea (Bizkaia)

Folk

"Bere kulturaren ikurra den Euskal Herriko folk tradizionala iraunaraztea xedetzat harturik, denok dugu gogoan zazpikote bizkaitar honen hastapena. Atoan ekin zioten behinolako erritmo nahiz doinuak egokitu eta gaurkotasun handiagoko musikekin nahasteari; gisa honetan, zenbait bizipen eta gertaera txundigarritara helarazten gaituen musika iradokitzailea sortu dute, non iraganak eta eguneroko bizimoduan egiten ditugun urratsek bat egin duten.

Lausengu eta losintxek gozotzen duten une zoragarria ari da bizitzen Adarrots. Izan ere, eskertzekoa da herri honen ondare aberatsari eutsi eta gure mintzaira musika bilakatzea. Bihotzetik taupaka jaulkitako musika, gainera; norberaren eskarmentuan, herri kantetan, olerkietan edota kondairetan oinarritutakoa. Begi-bistako emaitza erdieste aldera sakontasunez arakatu dute hainbat erritmo eta tresnek eskaintzen duten baliabide oro, hau dela kausa, grinaz jositako zuzeneko eta melodia dinamikoak borobiltzen dituzte. Folk musikak irudikatzen duen tradizioari lehial eta iraganari muzin egin barik, berau gaurkotzeko ahalegin zintzoan dihardute.

Lan eskerga honen saritzat jo daiteke Mendebala Folk Jaialdiak antolaturiko 2.009ko Folk Talde Hasiberrien IV. Lehiaketa irabazi izana. Honi esker, Balea estudioetan Asier Ercilla teknikari zebilela, beren lehen diska eredugarria Haizekadak grabatu ahal izan zuten.

Agerpen gogoangarri honek akuiluturik, 2010ean Kordoban ospatu zen Eurofolk Jaialdiaren IV. edizioan garaile suertatu zirenez gero, Europako talde anitzekin (irlandar, italiar edo portugaldarrak, besteak beste) lehiatu behar izango dute sari nagusia eskaratuko badute.

Aurton Buru Osasunaren Nazioarteko Egunerako kanta egiteko hautatu dute Adarrots Euskal Autonomia Erkidegoan.

Lurrak, usadioek eta bihotzak soinuz betetzen dute Adarrots. Esandakoaren adierazle dira emakume ahots ezti eta sorgingarria samurkiro aterpetzen duten musika tresnak: energiaz gainezkako alboka, soken koloretasuna, txirularen kemena, klarinetearen baretasuna eta perkusioen indarra. Horrela, Adarrotsen musikak berdin dantzarazi edota malenkonian murgilaraz gaitzake. Aniztasuna maisutasunez jorratu eta honek ematen duen parada miretsiz, sentsazio ugari eta bereziak sorrarazten dizkigun musika sortzean dago gakoa."

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Rosa Godinez: Ahotsa, perkusioak
Iñigo Espina: Biolina
Bingen Akarregi: Klarinetea, txirula, etab.
Iñigo Carballo: Alboka
John Bolduan: Gitarra akustikoa
Toño Ortega: Baxu elektrikoa
Sendoa Gil: Perkusioak

HARREMANAK