Cobra Euskal Herria

Thriller Rock

Hitzetan zinema eta telesailen eragin garbia dela eta, kritikak Thriller Rock bezala izendatutako rock/metal talde hau, 2006an sortu zen David Gonzalez (Baxua - Berri Txarrak, TT L.T.) eta Josu Luengoren (Gitarra - Evirus69) eskutik. Handik gutxira Haritz Letek (Ahotsa - Kokein) eta Ekain Elorzak (Bateria - Dinero) osatu zuten taldea.

The Strong Arm Of The Rock (Marion Cobretti Records, 2007), euren lehen diskoak, estatuko prentsan kritika on ugari jaso zituen eta hurrengo bi urteak berau aurkezten aritu ziren zuzenean duten indar guztia erakutsiz. 2010ean beraien bigarren lana, Thriller (Kaiowas Records) deiturikoa grabatzera sartu ziren, 2011. urtearen hasieran kaleratu dena. Energiaz beteriko hamar kanta zuzen eta sendo aurkitu ditzakegu bertan, non Black Sabbath edota Deep Purple talde klasikoen eta modernoagoak diren Clutch, Soundgarden, Metallica, Down edota Mastodonen eragina antzeman daitekeen. Riff boteretsu eta akziozko zinemaren klasikoen irudiengatik bultzaturik, Cobra bueltan da!!

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

David Gonzalez: baxua
Josu Luengoren: gitarra
Haritz Lete: ahotsa
Ekain Elorza: bateria

HARREMANAK