Bronze Gasteiz

Stoner / Grunge Rock

Nahiz eta Bronzeren hazia 2003. urtean landatua izan, ez zen izan 2006ko udaberrirarte Bronzeren benetako sorrera talde gisa. Ibon (bateria), Iñaki (gitarra), Koka-Kolo (baxua), Mikel (gitarra) eta Oliver-ek (ahotsa) bi urte eman zituzten lokalean buru-belarri kantak osatzen, hasieran denbora-pasa hasi zenari benetako proiektu itxura ematen.

2008ko apirilean beraien kantak estreinakoz jendearen aurrean aurkezteko aukera izan zuten, erantzun aparta jasoz. Hortik aurrera kontzertu pilo bat eskaintzeko aukera izan dute Sorkun & Vice Presidentes, Sexty Sexers, Dixon II, Sharon Stoner edota Berri Txarrak gisako taldeekin batera, JimmyJazz, Helldorado, Artium Museoa, Bilboko Txoznak eta hainbat herri, taberna eta areto ezberdinetako eszenatokiak ezagutuz.

Bitartean 2009 urtean euren lehenengo lana grabatzeko ere aprobetxatu zuten, euskaraz abestutako zortzi kantaz osatutako diskoa argitaratuz eta beti ere autoekoizpenaren bidetik abiatuta. Lehenengo lan honetan stoner rock eta grungearen ukitua duten kantak aurkitu ditzakegu, erritmo sendoak eta pasarte melodikoak konbinatuz, betiko rockaren eskemak jarraituz baina puntu berezi eta propioa emanez.

2010. urtean benetako domina zintzilikatzeko aukera izan dute, Azkena Rock Festival-eko kartelaren parte izanez Bob Dylan, Kiss, Gov..t Mule, Chriss Isaak edota Slash bezalako artistekin batera aritu baita. Aipatzekoa ere Super400 taldearekin batera eskainitako kontzertua Luna Krea 2010 festibalaren barnean. Kontzertuez gain, kanta berriak konposatzeari uko egin gabe.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Ibon: bateria
Iñaki: gitarra
Koka-Kolo: baxua
Mikel: gitarra
Oliver: ahotsa

HARREMANAK