Enkore Bilbo

Hardcore melodikoa

Enkore taldeari beti eskatu ahal izango zaio “beste bat, beste bat…”. Enkore taldearen izenak hori esan nahi baitu ingeleraz. Beraz, berriro beste bat Enkore, errepikapenaren errepikapena izango litzateke. Orduan, Enkore karratura. Enkore taldeak termino matematikoak oso gustukoak ditu, euren aurreko lanen izenburuak izen matematikoak baitira. Baita lehen lan luzea ere. Enkore taldea Bilboko Errekalde auzoan gauzatuko dute 2009an. Urte berean lau abestiko EPa argitaratuko dute Multiplo Komunetako Txikiena izenburuarekin. 2010ean Zatikatzaile Komunetako Txikiena bigarren EPa kaleratuko dute eta 2011an Zer garen singlea. Hiru lan labur horiek taldeak berak autokudeatutakoak dira. Hiru urte labur bezain bizi eta beteak.

Zuzenean jo duten bakoitzean ondorio bikainekin itzuli dira etxera eta batzutan, gainera, sariak irabazita. Hemen sarien zerrenda: Gaztea maketa lehiaketa 2010, Bilboko talde berrien lehiaketa, Bizkaia TVko maketa lehiaketa, Banden Lehia 2010, Barakaldoko Pop-Rock 2010 lehiaketa, Leioa Pop-Rock 2011… Meritua dute Enkore taldekoek.

Enkore taldearen lehen lan luzea, Faktore komunak, Bilboko Beardstudios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu dute Borja Murok eta Javi Peñak 2011ko iraila, urria eta azaroan zehar.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Xabi Hoo: ahotsa eta gitarra

Urtzi Iza: gitarra

Eka Portillo: bateria

Aitor Gallastegui: baxua eta ahotsa

HARREMANAK