Nekez Iruñea

Rock

Nekez 2007. urte bukaeran sortu zen Iruñerrian, Vortex, Kasu edo Arkada taldeetako musikariekin. Garai berriko metala jorratzen dute, melodiko eta bizia, inspirazioa euskal taldeetan bilatuz, Ekon, Kauta, Governors eta antzeko taldeetan… Lehen demoak estudioetan grabatu ondoren eta 2007ko karpan 8.000 pertsonen aurrean jo ondoren, Josuk taldea uzten du eta bere ordez Ander sartzen da. 2009. urteko azaroan, Jon eramaten dute gure albotik urte luze batez, eta taldea bira akustiko garrantzitsu batean murgiltzen da. Honen emaitza, abenduan kaleratzen duten “Askatasuna itxaropen saioak” disko akustikoa da. Bertan aurki daiteke ere bideo dokumentala, bira eta diskoren grabazioa azaltzen duen bideoa. 2010eko azaroan, eta Jonen bueltarekin batera, taldeak entseguei ekiten dio berriro indar eta gogo berrituekin. 2011 hasiko da haien ibilbide berria, kasu honetan laukote bezala, Mikelek taldea uztea erabakitzen baitu. Urrian, MAV estudioetan sartzen dira haien lehen disko grabatzeko, Argiak Piztu! 2012.ko urtarrilaren 9an argia ikusi zuena eta Euskal Herri osoan aurkezten ari direna.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Eder: gitarra eta ahotsa

Ioseba: ahotsa

Ander: baxua

Jon: bateria

HARREMANAK