Belako Mungia

Electro / New Wave / Postpunk

Taldea lehen aldiz 2011ko maiatzaren 15ean elkartzen da, metalurgia-lantegi zahar batean, I nuit izenarekin eta hurrengo kide hauekin:  Josu (gitarra, baxua, teklatua) eta Cris (ahotsa, teklatua eta baxua), Arte Ederretako fakultateko ikasleak biak, eta Lore (baxua eta teklatua) eta Ibon (bateria jolea) batxilergoko ikasleak

Lokal txikietan eginiko kontzertu batzuen ondoren, abuztuan (jadanik Belako izenarekin) I nuit Block lehen maketa grabatzen da: Beautiful World, No Folks, Wish you die eta So proud abestiekin, non post-punkaren eta elektronikaren influentziak nabaritzen diren. Hemendik aurrera, kontzertu berriak hasten dira, talde garrantzitsuekin batera kartela partekatuz, hala nola, Radio Moscow, Jardin de la Croix, Boys of Birle edo Noizean Behin. 

Orduan hasi ziren ere telebistarako, irratirako edo prentsarako lehenengo elkarrizketak. Radio 3-en Disko Grande irrati saioan aurkeztutako maketa, hirugarren geratu zen entzuleek bozkatutako maketen erreferendumean. 2012ko otsailean bigarren maketa Winter iritsi zen hiru abesti berrirekin, Eurie, Monday eta Molly & Pete, baina oraingoan aurrekoak baino esperimentalagoak eta anitzagoak izanik.

Momentu honetan, Belako, Euskadi Gaztea maketa lehiaketaren 2012 edizioan lehen faserako aukeratutako taldeen artean dago.

Begien bistan dauden hurrengo kontzertuak: Fever aretoan, Arte Hormonado festibalean, eta Beasaingo Jazpana musika festibalean izango dira. Gehiago ere izango dira, beraz, adi.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

 

Josu: gitarra, baxua, teklatua

Cris: ahotsa, teklatua eta baxua

Lore: baxua eta teklatua

Ibon: bateria jolea

HARREMANAK