Inoren Ero Ni Andoain

Post-Jazz-Core

Andoainen 2003an sorturiko taldea da Inoren Ero Ni, Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituriko musikariak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Handirik gutxira Borja (Purr taldean ibilitakoa eta Hotel taldean ere gaur egun) batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zuten bazela kimika euren artean.

Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano (El Hombre Burbuja-ko taldekidea) hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Azken aldaketa bat izan du taldeak. Mikelek bateria utzi, eta Guantxek (Lobo Elektriko eta Safetuy Pins taldeetan ere jotzen du) hartu ditu danborrak.

Inoren Ero Ni taldearen kantuek asko landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Finean, otsoentzako musika. Orain arte arte lau disko atera dituzte: Inoren Ero Ni, Gronhölm, Fosbury eta Fregoli.

AUDIO DESKARGATU

PARTAIDEAK

Okene: Ahotsa

Mikel: Gitarra

Mariano: Baxua

Guantxe: Bateria

HARREMANAK